2010/01/31

Zalantzak dantzak
Zuzendutakoa gorriz dago. Zuk ikustea nahi dut ea hori adierazi nahi duzen
1- Zergatik igaro ziren 2008/09 ikasturtean erlijioko irakasleak ordezkapen zerrendatara, askotan beraiek baino urte gehiago lan egin dutenen aurretik?
2- Zergatik daude batzuk ordezkapen zerrendetan eta beste batzuk ez? Ez da, bada, izango irakasle izateko legez (2007ko dekretua) behar diren ikasketak amaitu gabe dituztela?
3- Zergatik du pertsona berak puntu kopuru desberdina zerrenda batean hala bestean? Nola egiten dira erlijioko kontuak? Oposaketetan eta, zein da kontuan hartuko den puntu kopurua?
4- Pertsona bera izan al daiteke lantegi bereko mugagabeko kontratuduna eta aldi-batekoa? Zilegi bada, mugagabeko kontratudun guztiak egoera berean egon beharko lukete.
5- Zergatik dituzte erlijiokoek bi aukera langunea hartzeko (erlijiokoa edo titulukoa) eta beste guztio/ek aukera bakarrarekin konformatu behar dugu/te?
6- Aurten, 23 urte ondoren, lehen aldiz ikasturte hasierako esleipenetan erlijioko bi plaza eskaini dira. Non eta nola banatu dira orain arte erlijioko lanpostuak?
7- Zergatik onartzen zaie beste gaietako lehiaketan parte hartzea, bere gaiko lanpostuak egonik?
8- Zer dela eta, MEC da lehen hezkuntzako erlijioko irakasleak kontratatzeaz arduratzen dena eta Eusko Jaurlaritza bigarren hezkuntzakoak?
9- Bigarren hezkuntzako erlijioko irakasleak Eusko Jaurlaritzaren menpe baldin badaude, zergatik ezin da aurkitu hauen zerrenda hezkuntza.net-en beste guztienak bezala?
10- E.A.Eko gotzai jaunek Lopez lehendakariarekin izan zuen lehen bileran erlijioko lehen hezkuntzako etorkizunaz zituzten kezkak azaldu zituzten. Zergatik Lopezi eta ez Zapatero jaunari edo Gabilondo jaunari?
11- Eskola eta institutu publikoen irakasle kopurua urtero eztabaidatzen da zuzendaritza eta hezkuntza sailaren artean, erlijioko languneak izan ezik. Nork erabakitzen du eskola bakoitzari dagokion kopurua? Zein aburuz? Zenbat ordu kopuru behar da erlijioko irakasle bat kontratatzeko?
12- Zergatik da erlijioan asteko ordutegi osoa 12 ordukoa?
13- Hezkuntza sailak eta ELA, UGT eta CCOOk zinatutako hitzarmenak (2009ko maiatza)dio “Erlijioko orduak lanpostua taxutzeko nahikoak ez badira, gainerako lan-legepekoen araudi bera aplikatuko da, eta erlijioko eta beste irakaskuntza-jarduera batzuetako orduekin diseinatutako lanpostu mistoak eskuratuko dituzte, beste irakasgai batzuen ordu lektiboak barne, euren titulazioaren arabera”. Hori dela eta, erlijioko irakasle bat orduz gaizki baldin badabil, eska al dezake honek bere lanpostua osa dezaten, nahiz eta mintegian ordu soberarik ez izan arren plazadun funtzionario bat higituz?
14- Hitzarmenak ere zera dio:“Irakasle finko guztientzako nahikoa lanpostu ez badago, langile-soberakinak ordezkapenak egin ahal izango ditu arlo/ikasgai horretan(…) ordezkapenak egin nahi ez baditu, ikasturte-hasierako esleipenetan parte hartuko du lan-legepekoekin batera, eta bere titulazioaren eta hizkuntza-eskakizunaren arabera eskaintzen diren lanpostuen artean hautatuko du”. Horrek, zer esan nahi du? Erlijioa emateko kontratatua izan den irakasle batek uko egin diezaiokeela erlijioa emateari eta beste irakasle funtzionario “ezabatuak” (suprimidos) , “higituak” (desplazados) , “aldatuak” (transformados); eta zerbitzu eginkizunetan dagoen irakasle eta ordezkari guztien aurretik aukera dezakeela langunea?
15- Hitzarmen hau ez da oraindio BOPVen argitaratu. Legezkoa al da hori? Hezkuntza.net zintzilikatzea nahikoa al da?
16- Teologia katolikoan lizentziatuek filosofiako languneak har ditzakete. Eta talmuden eta islamen adituek? Eta kristautasuneko beste fedekoetakoak?
17- Gaiarekiko zer nolako prestakuntza eskatzen zaie erlijioa emateko teologia ikasi ez dutenei?
18- Bizkaian aurten Islama emateko langunea lortu duen musulmanak datorren ikasturtean orduz urri baldin badabil filosofiako orduak eskatzeko eskubidea duelakoan gaude. Ez genuke Eusko Jaurlaritza nahastuta ikusi nahi erlijio bereizkeria kasu batean!
19- Zeri deitzen diote “talde zehatz horretarako pertsonak” hitzarmenean aipatzen dutenean, irakatsi behar duten erlijioko agintarien onarpenari ? Eta zer gehiago behar da talde zehatz horretan partaide izateko?
20- Beste gai batean lan egin duen ordezkari batek erlijioa irakasteko izena ematen badu, aurretik lortutako puntuak kontuan hartuko al zaizkio? eta puntu horien arabera kokatuko al dute zerrendan?
21- Ez da berdintasun oinarriaren aurkako “talde zehatz horretarako pertsonak” edozein langunea aukeratzeko eskubidea izatea eta besteak beraienak lortu ezin ditugunean zeren horretarako obispo jaunak banatzen dituen “missio canonica” lortu behar baitugu?
22- Nola liteke beren burua ezkertiartzat jotzen duten sindikatuek eliza hierarkiaren multzo kutunaren???? abantailak onartu eta defendatzea irakaskuntzako beste langileak baztertuz? Ahantzi al zaie hierarkia hori historian zehar ezker usaia duen oro arbuiatzen eta hondatzen saiatu dela?
23- Zergatik sozialista ohi den gobernuak aurreko (eta eskuineko) gobernuak sinatutako hitzarmena mantendu eta aurrera darama? Zer gara, PRen babesaren prezioa?

No hay comentarios:

Publicar un comentario