2008/09 erlijioa ikastordu arruntetik kanpora geratu zenetik konturatu gara gure ikasleen fedea anitz urritu dela. Ikasle bakantze honen ondorioz erlijiko hainbat irakasleek arazoak omen dituzte ordutegi osoa osatzeko (eta hori erlijioan aste osoa 12 direlarik). Guk, egia esan, fede gutxiko kristauak izanik ulertzen dugu pazientzia asko behar dela Joben tankerara ezer barik eta euliz josita geratu ondoren Jainkoari eskerrak ematen jarraitzeko (Job bizitza hobe da kontatzeko eta nork berak jasateko) eta beraz ez zitzaiun harrigarria egin Eusko Jaurlaritzak eta ELA, UGT eta CCOO sindikatuek hitzarmen bat zinatzea gure lankideak Job baino hobeto moldatu daitezen.
Harri eta zur eta lur bihurtu gintuena ituna bera izan zen. Benetan bere arazoa konpontzeko bide bakarra gure (funtzionario eta interino) lanpostuak gure aurretik hartzea da? Zeren akordioa hainbat aldiz irakurri ondoren hori da dirudiena.
Badakigu gure Administrazio amak eta bere adiskide ezkertir sindikatoak Yavhék Abraham bezela tratatzen gaituztela baina badugu itxaropen izpi bat, haintzakotaz hartzen gaituztela apurtxo bat bederen eta ez digula eskatuko semea akabatu dezagun (ala bai?) eta horrengatik sortu dugu blog hau; hemendik igarotzen zaretenok hitzarmena irakurri eta gure galderak erantzun itzazue; eta beste galderak badituzue, idatzi itzaue; edo beste zer edo zer baduzue esateko, idatzi ezazue ea denon aartean Jainkoaren bide ezagungaitz horien nondik norakoa ulertzen dugun.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario